XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TELEBISTA EUSKALDUNA OARSO ESKUALDERAKO

Euskaltzaleok pozteko baino samintzeko SAMINDU.- Atsekabetu, nahigabetu. Causar dolor. aukera gehiago izan ohi dugu geure euskal herri erdaldunduotan; gehienetan pisuzko arrazoiek hartaraturik jo ohi ditugu kexuak eta lantuak LANTU.- Negarra, intziria. LLanto.

Inoiz geure zauriei hazkaka HAZKAKA.- Hazka+ka. Rascando atseden hartzeko ere bai.

Presenteko albistea bestelakoa dugu, pozbidea piztekoa: Oarso eskualdean Oarso telebista izeneko herri-telebista euskalduna abian jartzeko ABIAN JARRI.- Martxan jarri egitasmoa erdi-minetan ERDI-MIN.- Dolor de parto da.

Bada urtebete Errenteriako Lau Haizetara euskara elkartearen eta izen bereko aldizkariaren inguruan ernamuina ERNAMUIN.- Kimua, altxuma. Brote sortu zela, eta hilabeteotan arian-arian hozitzen HOZITU.- Erne, ernatu. Germinar eta burutzen joan da, eta egun erditzear ERDITZEAR IZAN.- Erditzeko zorian egon. Estar a punto de parir da.

Beronen koordinatzaile eta alma mater denarengana jo dugu jaiotzear denaren ezaugarrien EZAUGARRI.- Berezitasuna. Característica berri eman diezagun.

HABE.- Kontaiguzu proiektu honen sorreraren nondik-norakoa.

GEMA LASARTE.- Kazetari-multzo zabala eta eragilea bildu ginen aldizkariaren inguruan eta hilabetekaria zena hamabostekari, astekari bihurtu nahia leku egiten hasi zen gure gogoetan.

Baina astekari bihurtzeko 20 kilotik gora behar genituela oharturik, zergatik ez diogu diru pixka bat gehiagorekin tira handiagoa duen telebista-proiektua antolatzeari ekiten, esan genuen geure artean GEURE ARTEAN.- Geure baitan, geurekiko. Para nuestros adentros.

Eskualdeko lau udalak bilduta sortu berria zen eskualdearen aurrerapenerako garapen-agentzia, eta zergatik ez antolatu eskualderako telebista bat; eskualdekoa behar zuen izan kontuan izanik euskaraz burutu nahi genuela, eta ezinezko irizten IRITZI.- Opinar geniola, euskaraz soilik, herri batena izango zen telebistari.

Oarso herri-telebista jarri nahi dute martxan

H.- Hasieratik beretik oso garbi zeneukaten euskara hutsez egin behar zenutela, ezta?

G.L.- Bai.

Gure helburu nagusienetakoa, nagusiena ez bada, euskararen normalizazioari laguntzea da; horrekin batean, kultura suspertuz, eskualdearen aurrerapenari geure aletxoa ekartzen ahalegindu AHALEGINDU.- Saiatu. Intentar. nahi dugu.

Aitona eta biloba platora

H.- Eskualdeko plan estrategikoa aipatu duzu.

Udaletan badira euskara-batzordeak; horiek elkartuta... zuek, hala ere, fundazioaren bidea proposatzen duzue?

G.L.- Guk hortik jo dugu, bide horretatik.

Euskara-batzordeak eta Garapen Agentzia lan egiteko espazio batzuk dira.

Hauek udalarenak dira, udal-baliabideak dituzte, eta udalak erabakitzen du zer indartu eta zer ez.

Guk 40 bat kilo behar ditugu 5 urteren buruan telebistaren azpiegitura AZPIEGITURA.- Antolamendua. Infraestructura antolatzeko eta urtero 20 bat mantenimendu eta pertsonal-gastuei erantzuteko.

Beno, gure nahia da benetan BENETAN.- Zinetan. Realmente herri-telebista izatea.

Eskualdean badira 3-4 mila haur kopurua ez estu hartu, D ereduan ikasten ari direnak.

Hor dago gure harrobia HARROBI.- Cantera eta sostengua.

Horien gurasoek, ba, besteak beste, benetako partaide izan daitezela, ahal dutenek diru pixka bat jarriz, 5.000 pezetarekin telebistako akziodun eginez; baina, batez ere, benetako partaide izanez.

Aitonak hartu biloba eta eraman dezala platora eskola arteko programa horretan parte hartzera, ze ZE.- Bada, ezen. Pues eskolaumeek seguru programa bat izango dutela.

Orduan, parte hartu programa diseinatzen, propaganda egiten.

Informazioa ez dadila norabide bakarrekoa izan, feedbacka egon dadila; hots, benetako herri-telebista.

Gero eskualdean pisua duten kirol, kultur elkarteak, euskaltegiak; bada, beren eragin eremuan lagundu dezatela bazkideak inguratzen, jendea inplikarazten, hori da eskatzen duguna.